miércoles, 25 de abril de 2012

Matematikako klase baten behaketa!

Duela hilabete bat Mundaiz ikastetxera joan ginen 6. mailako matematikako saioa batera ikustera, modu honetan enformazioa eskuratzeko gure lan modularrerako.

Klasea goizeko lehenengo orduan izan zen, hau da, bederatzietan, sartu ginen klasea hasi zenean eta gelaren azken filan eseri ginen beste ikasle bagina bezala. Isiltasun handia egon zen hasieran eta hori asko harritu zigun, segurasko izango zen gure presentziagatik pixkat lotsatiak zeudelako.

Klasea hasi zuten errezo batekin ( eskola katolikoa da) eta gero aurreko eguneko ikasgaia errepasatu zuten denen artean, oso motibatutak zeuden galderei erantzuteko garaian, denek nahi zuten hitza hartu eta hori klasearen dinamikari asko lagundu zuen. Hori bukatzean, arbela elektronikoan sudoku bat ebaztu zuten hainbat ikasle artean, oso jarduera polita eta entretenigarria iruditu zitzaidan, ikasleak oso azkarrak ziren ni nire bizitza osoa ezin izan dut sudoku bat ebaztea! Inposiblea iruditzen zait!

Hori egin eta gero taldeetan jarri ziren ariketa batzuk egiteko lanaren laguntzarekin, 10 minutu egon ziren hori egiten eta gero denen artean zuzendu zituzten ariketa guztiak. Bueltatu ziren beraien lekuetara eta ordenagailuak atera zuten, bakoitzak berea zuen! hori,aho bete hortz utzi zidan! Trebezia handia zuten makinarekin, aurrerapen ikaragarria iruditu zitzaidan hori, ordenagailuarekin hainbat ariketatxo egin zuten eta gero matematikako programa bat instalatu zuten"geogebra".

Klasea bukatzeko koadernoa atera zuten eta beste ariketatxo batzuk egin zuten eta hurrengo egunerako etxekolanak bidali zituen irakasleak.

Saio honetan oso eroso sentitu ginen eta asko ikasi genuen, ikasleak oso ondo portatu ziren eta oso azkarrak ziren, gainera irakaslea oso ona dela begibistakoa da oso alaia eta jatorra da eta ikaslei asko laguntzen die eta niretzat garrantzitsuena humorearekin ematen zuen klaseak.

Gogo handiak ditut praktikak egiteko eta gehiago andereñoa izateko!

Bisita berezia


Gaur Donostia Ospitaleko eskolan lan egiten duten bi emakume etorri dira gure unibertsitatera hitzaldi bat ematera, oso interesgarria izan da eta informazio asko eta oso ona eman digute. 


Lehenengo azaldu digute egunero egiten duten lana. Egunero, ospitalean dauden haurrei eta haien gurasoei informatzen zaie hezkuntza prozesua ez galtzeko dagoen zerbitzuaz, hau optatiboa da eta nahi dutenean sartu daitezke klasean, baina derrigorrez medikuaren baimena behar dute. 


Ospitaleko eskolan hainbat gauza egiten dituzte ikasleak: medikuari marraztu, etxeko lanak egin, ospitalea maila bakoitzeko prestatuta daukan txostena, idazlanak, jolasak, dantzak, abestiak... 


Eskola mota honek, jakina, ez da eskola normal bat, oso desberdina da eta gaixo/ikasle bakoitzari moldatzen da. Ikasleak nahi badute bakarrik joaten dira, ordutegi bat dago baina egokitzen da, talde txikiak dira normalean eta adin desberdineko haurrak egoten dira elkarrekin lan egiten...


Ikasketak jarraitzeko aukera edukitzeak abantaik asko ematen die gaixoei, laguntzen die normalitasunera bueltatzera eta aldaketa guzti hoietetik deskonektatzera, gainera ondo pasatzen dute eta ikasten dute.


Ez da erraza ospitalean egotea, eta gutxiago haurrentzako, beldurra daukate, aldaketa askok denbora gutxian jasaten dute, ez dute ezer ulertzen...Gainera ikusten dute beraien inguruko helduek gaizki pasatzen dutela, aupergi txarra daukatela, kezkatuta daudela...denetatik ohartzen dira eta ondorioz tristeak egoten dira. Egoera oso zaila da haurraren inguru guztiarentzat eta hoberena da haurrari giro gris horretatik ateratzea eta bere egun txarrei kolorea jartzea. 


Ospitaleko eskola egiten duen lana zoragarria iruditzen zait, oso gogorra izan behar dela han lan egiteko pentsatzen dut baina espero dut egun batean han lan egiteko aukera izatea, seguru nago oso experentzia ona izango dela eta gauza garrantzitsu pila bat ikasiko dudala.


Emakumeak esan duten bezala heriotzari ematen diogun garrantzia eskola horretan gutxitzen da eta konturatzen dira garrantzitsuena ez dugula ikusten daukagunean, eguneroko bizitzako gauzak gozatu behar dugu, ez dakigu noiz gaixotuko garen edo mundu honetatik beste batera joango garen horregatik bizi behar dugu egunero gure azken eguna izango balitz bezala, bizitza beste begiekin begiratu behar dugu.


Ez gara oroitzen baina sekulako sortea daukagu! Carpe diem!


Hemen jarriko dizuet esan duten linkak: 


http://donospi.blogspot.com.es/search/label/Poesia
http://hospitalandia.blogspot.com.es/search/label/Poesia
http://www.oethgipuzkoa.org/







sábado, 21 de abril de 2012

5. Ariketa

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak(materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?

Ikasteko behar dudan lehenengo baldintza presioa da, hau da, azterketak segituan ditudala ikusi behar dut. Oso  alferra naiz, egia esan behar dut eta nahiz eta beti saiatu lan egiten egunero beti bukatzen dut kalean edo telebistan. Inbidia handia diet egunero eskemak, laburpenak, apunteak...egiten dutenei horrela askoz errazagoa da ikastea eta emaitza onak ateratzea baina nik ezin dut horrela ikasi.

Ikasten jartzen naizenean, hainbat bladintzak behar ditut ondo egoteko: isiltasuna, material guztia edukitzea(boligrafoak, arkatza, goma , erregela, kolorezko rotuladoreak, orriak...), hiztegia( ez dut oso ondo ulertzen euskera badakizue), ordenagailua zalantzak argitzeko, argi eta tenperatura egokia eta denbora.

Normalean egun osoak pasatzen ditut liburutegian, goizetik arratsaldera han sartuta egoten naiz, 10 ordu edo gehiago, oso nekatuta iristen naiz etxera baina merezi du. Gainera sozializatzen naiz beste ikasleekin atsedenalditan eta horrela apunteak lortzen ditut, abantail ugari ditu liburutegian ikastea!

Metodo hau erabili dut bizitza osoan eta ez zait gaizki atera baina estres handia eduki dut, egun batzuk 2-3 ordu lo egin dut eta oso nekatuta egoten nintzen egunean zehar, oso gaizki pasa dut baina alferra izatearen ondorioa da.

Nola izan da zure hezkuntza prozesua?

Txikitatik eskola txiki batean ikasi dut, beti ikasle berdinekin egon naiz klasean eta irakasle berdinekin ere bai. Ikastetxe hori nire bigarren etxea bezala izan da eta oroimen oso politak ditut.
Klaseak oso ondo antolatuta zeuden, ariketa desberdinak egiten genuen eta irtenaldi batzuk egiten genuen(hori asko gustatzen zitzaidan). Eskola honetan irakasleak beti zeuden arazoekin laguntzeko, irakasgaiekin edota beste gaiekin, oso hurbilak ziren eta pertsona bezela tratatzen ziguten. Baina eskola mota honek arazo bat du, urte askok igarotzen dugunez haietan iraganean egiten genuen gauzak ondorioak dauzkatela, hau da, nik beti oso " kotorra" izan naizelako beti irakasleak bronka botatzen zidaten eta egun askotan ez nintzen nik hitz egiten nuena baina beti niretzat sermoia.
Niretzat ikastetxe hauek hoberenak dira hezitzeko, laguntza asko eta indibiduala dute ikasle guztiak eta oso giro ona dago, familia bat bezala da.

16 urtekin batxillergoa egitera joan nintzen beste eskola batera, hau oso handia zen jende pila bat zegoen klase bakotzan (30-35 ikasle) eta sei klase zueden kurtso bakoitzean, horregatik aldaketa handia izan zen.
Egunak pasa ahala, oroitu nintzen eskola berria ez zela hain desberdina, irakasle guztiak oso laguntzaileak eta hurbilak ziren eta ikasleak ere.

Ikasturte honetan, unibertsitatea hasi dut eta esan behar dut oso urduri nengoela lehenengo egunetan eta aldaketa oso handia izan dela. Klasean jende pila bat gara eta gehiago kostatzen zait konzentratzea, gainera klase gehienak euskeraz dira eta hori ikaragarri kostatu zait. Denborarekin ohitzen ari naiz eta gustora nabil klasean, oso desberdina da baina ondo dago eta garrantzitsuena nire lenbiderako prestatzen ari naute, beraz, oso pozik joaten naiz unibertsitatera

martes, 10 de abril de 2012

Hezkuntzan eta ikaskuntzan neutralak izan gaitezke?


Betidanik klasean entzun diet irakaslei haientzat ikasle guztiak berdinak direla, oso neutrlak direla notak jartzen, klasea ematen...eta niretzat hori gezurra hutsa da!

Ikasle bezala izan dudan esperientzia argitu dit irakasle guztiak pertsonak direla eta pertsonak bezala ikasle batzuek nahiago dutela beste batzuek baino. Batzuetan begitan hartu naute eta oso gaizki pasa izan behar dut ikasgaiak gainditzeko eta batzuetan alrebes asko lagundu didate eta nota oso onak izan ditut baina hau bidezkoa da? Ez! Ikasleen emaitzak beraien lanaren ondorioz izan beharko ziren.

Neutraltasuna sustatu behar dugu, egia da ikasle batzuek nahiago izango dugula baina ez dugu haiei gehiago lagundu behar, denek ikasi behar dute eta gure laguntza, alegia, beraien irakasleen laguntza behar dute gauzak ikasteko. Oso garrantzitsua da ikasle guztiak ondo sentitzea eta aukera berdinak daukatela direla sentitzea.

Zein da neutraltasunaren eta objebitasunaren desberdintasuna?

Neutraltasuna da pertsona batek ez duenean beste bateri diskriminatzen edo gehiago laguntzen hau da bere jarrera berdina denean besteekin eta objebitasuna da pertsona batek bere iritzia ez duenean ematen eta bakarrik ikusten denari arreta jartzen duenean.





Hezkuntza, kultura eta gizarteratzea.


Didaktikaren saio batean hiru termino potente hauen  inguru ari ginen hitz egiten. Zerbaiten buruz hitz egiteko lehenengo zer den  jakin behar dugu, horregatik hiru hitz hauek difinitzen sahiatuko naiz.


Hezkuntza: Zenbait ezagutzak, baloreak, ohiturak, jokatzeko moduak transmititzeko bi norabideetako prozesua da. Hezkuntza oso garrantzitsua da gure bizitzan egiten dugun guztia hezkuntza prozesuaren baten ondorioa da eta beti zerbait gehiago ikasten dugu, prozeso bukaezina da.


Kultura: Gizatalde bat bereitzen duen ezaugarri multzoa. Hauetan sartzen da erlijioa, historia, ohiturak, arraza, pentsamoldea, bizimodua, baloreak...


Gizarteratzea: Gizaki bat gizartearen kide izateko egiten duen prozesuari esaten zaio gizarteratzea, hau lortzeko hezkuntza prozesu bat jarraitu behar du eta bere kulturaren hainbat ohiturak, balioak, ezagutzak...jakin behar ditu.


Hiru termino hauen garrantzia azteru behar genuen klasean baina nire ustez hirurak oso garrantzitsuak dira eta oso erlazionatuta daude beraien artean, ez da ematen bat beste biak ez badaude.


Zein eremutan arituko zara?


Lehen hezkuntzako gradua bukatzen dudanean, nire asmoa da hezkuntza formalean lan egitea, hau da hezkuntza sistemaren barruan dagoen ikastetxe batean klaseak ematea. Ezin bada, lana ez badut lortzen, pentsatuta daukat akademia bat irekitzea ikasleei laguntzeko beraien ikas-zailtasunekin, ikasteko teknikak ere irakatsiko nien ikasleei, akademiaren proiektua hezkuntza ez-formalean kokaturik dago, hezkuntza formalaren forma dauka baina ez dago hezkuntza sistema ofizialaren barruan. 


Askoz gehiago gustako litzaidake eskola batetan lan egitea, baina ezin bada( badakigu nola dauden gauzak) akademia batetan lan egitea ez dago batere gaizki. Auskalo non bukatzen dudan lan egiten!

jueves, 26 de enero de 2012

Ongi etorri nire txokora! Hemen didaktikaren eta hezkuntzaren inguruan ikasten eta pentsatzen dudan haibat gauza isladatuko ditut. Pasa zaitezte nahi duzutenean!