martes, 10 de abril de 2012

Hezkuntzan eta ikaskuntzan neutralak izan gaitezke?


Betidanik klasean entzun diet irakaslei haientzat ikasle guztiak berdinak direla, oso neutrlak direla notak jartzen, klasea ematen...eta niretzat hori gezurra hutsa da!

Ikasle bezala izan dudan esperientzia argitu dit irakasle guztiak pertsonak direla eta pertsonak bezala ikasle batzuek nahiago dutela beste batzuek baino. Batzuetan begitan hartu naute eta oso gaizki pasa izan behar dut ikasgaiak gainditzeko eta batzuetan alrebes asko lagundu didate eta nota oso onak izan ditut baina hau bidezkoa da? Ez! Ikasleen emaitzak beraien lanaren ondorioz izan beharko ziren.

Neutraltasuna sustatu behar dugu, egia da ikasle batzuek nahiago izango dugula baina ez dugu haiei gehiago lagundu behar, denek ikasi behar dute eta gure laguntza, alegia, beraien irakasleen laguntza behar dute gauzak ikasteko. Oso garrantzitsua da ikasle guztiak ondo sentitzea eta aukera berdinak daukatela direla sentitzea.

Zein da neutraltasunaren eta objebitasunaren desberdintasuna?

Neutraltasuna da pertsona batek ez duenean beste bateri diskriminatzen edo gehiago laguntzen hau da bere jarrera berdina denean besteekin eta objebitasuna da pertsona batek bere iritzia ez duenean ematen eta bakarrik ikusten denari arreta jartzen duenean.





No hay comentarios:

Publicar un comentario