miércoles, 25 de abril de 2012

Matematikako klase baten behaketa!

Duela hilabete bat Mundaiz ikastetxera joan ginen 6. mailako matematikako saioa batera ikustera, modu honetan enformazioa eskuratzeko gure lan modularrerako.

Klasea goizeko lehenengo orduan izan zen, hau da, bederatzietan, sartu ginen klasea hasi zenean eta gelaren azken filan eseri ginen beste ikasle bagina bezala. Isiltasun handia egon zen hasieran eta hori asko harritu zigun, segurasko izango zen gure presentziagatik pixkat lotsatiak zeudelako.

Klasea hasi zuten errezo batekin ( eskola katolikoa da) eta gero aurreko eguneko ikasgaia errepasatu zuten denen artean, oso motibatutak zeuden galderei erantzuteko garaian, denek nahi zuten hitza hartu eta hori klasearen dinamikari asko lagundu zuen. Hori bukatzean, arbela elektronikoan sudoku bat ebaztu zuten hainbat ikasle artean, oso jarduera polita eta entretenigarria iruditu zitzaidan, ikasleak oso azkarrak ziren ni nire bizitza osoa ezin izan dut sudoku bat ebaztea! Inposiblea iruditzen zait!

Hori egin eta gero taldeetan jarri ziren ariketa batzuk egiteko lanaren laguntzarekin, 10 minutu egon ziren hori egiten eta gero denen artean zuzendu zituzten ariketa guztiak. Bueltatu ziren beraien lekuetara eta ordenagailuak atera zuten, bakoitzak berea zuen! hori,aho bete hortz utzi zidan! Trebezia handia zuten makinarekin, aurrerapen ikaragarria iruditu zitzaidan hori, ordenagailuarekin hainbat ariketatxo egin zuten eta gero matematikako programa bat instalatu zuten"geogebra".

Klasea bukatzeko koadernoa atera zuten eta beste ariketatxo batzuk egin zuten eta hurrengo egunerako etxekolanak bidali zituen irakasleak.

Saio honetan oso eroso sentitu ginen eta asko ikasi genuen, ikasleak oso ondo portatu ziren eta oso azkarrak ziren, gainera irakaslea oso ona dela begibistakoa da oso alaia eta jatorra da eta ikaslei asko laguntzen die eta niretzat garrantzitsuena humorearekin ematen zuen klaseak.

Gogo handiak ditut praktikak egiteko eta gehiago andereñoa izateko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario