Paper-zorroa
Bazen garaia nire paper-zorroarekin hasteko. Asko kostatu zait proiektu honekin hastea, ez nekien nola hasi ezta zer jarri, zertaz hitz egin... Gaur, blogarekin amestu dut eta esnatzean nire buruari behartu dut idazten hastera( inspirazioa aprobetxatu behar da).
Didaktikaren klasean, Loreak azaldu zigunean blogaren proiektua izututa geratu nintzen, niri izoiz ez zait ondo joan teknologiaren gaiak, informatikako klasean beti galduta nengoen eta nire ondoko laguna egiten zidan ariketa gehienak, beti gauza arraroak egiten ditut oredegailuekin. Baina denetik ikasi behar dut, gainera gaur egun oso garrantzitsua da teknologi berriak erabiltzen jakiteak, dena ordenagailuz egiten da eta ez badut laster ikasten arazo larriak izango ditut etorkizunean komunikatzeko.
Nire txokoa hasi nahi dut nire buruari askotan egiten diodan galdera batzuekin: Izango ote naiz andereño on bat? Nola izan irakasle egokia? Hauetan pentsatzen dudanean hainbat adjetibo etortzen zaizkit burura: laguntzailea, motibatzailea, atsegina, disziplina daukana ere, originala...
Batzuetan pentsatzen dut nire bizitzan izan dudan irakasleetan, batzuk oso onak, beste batzuk oso txarrak baina badago bat eredu bezala hartzen dudana, nire irakasle hoberena izan da eta berarekin asko ikasi dut ez bakarrik bere ikasgaian, bizitzako gauza askotan ere.
Batxillergoan eman zidan Historia eta Geografia, lehenengo egunetan pentsatzen nuen ez zela pertsona normala, gauza oso bereziak esaten eta egiten zuen. Laburki kontatuko dizuet nola den eta nola ematen duen klase.
Oso azkar hitz egiten zuen oso zaila zen apunteak hartzea baina bera beti izaten zuen ez hartzeko apunteak gauzak oso sinpleak zirela, gauza horiek gure buruan zeudela mila aldiz ikasu genuelako, esaten zigun" Es como si estudias como comer, no tiene sentido" erotuta zeudela pentsatzen genuen baina egia zuen, etxean liburua hartzen genuenean ikasteko irakurtzen genuen eta konturatzen ginen hori guztia bagenekiela.
Klaseak oso atseginak ziren, gauza pila egiten genuen, ariketa asko, eskemak, laburpenak, txapelketak...oso ondo pasatzen genuen eta pila bat ikasi ere.
Denen parte-hartzea sustatzen zuen, denen artean klaseak egiten genuen eta zalantzak ateratzen zirenean gaia askoz hobeto ulertzeari laguntzen zuen.
Hainbat lan praktikoak egiten genuen, ateraldiak egiten genuen, ez oso urrun Donostia eta ingurutik baina horrela janetu ginen gure inguruan historia eta berezitasun asko daudela eta ez garela oroitzen.
Azterketak egiten genuen astero, bera esaten zuen horrela ohitzen ginela egitera, beldurra kentzen zela eta ikasten genuela gozatzea probak egiten.
Berarekin ikasi genuen ez dela behar mila ordu ikastea nota onak ateratzeko, ikaskuntza prozesua askoz sinplea dela, ideia printzipala atera behar direla eta haien arteko lotura badakigula egiten, gure buruan dago informazio pila bat eta gara oroitzen.
Asko ikasi dut eta nire eredua da irakaslea izateko garaian, oraindik lehenengo mailan nago eta asko ikasi behar dut, experientziatik asko ikasiko dudala pentsatzen dut, irrikitan nago praktikak egiteko eta gauzak ikasteko!
Didaktikaren klasean ikas kominitateak ikusi ditugu, hezkuntza proiektu hau en nuen ezagutzen, berdintasuna sustatu nahi dute eta hezkuntza prozesu tradizionala baztertu ikasle guztientzako ona den beste bat eratzeko.
Beti konformatu naiz hezkuntza prozesu tradizionalarekin, hau da eskola normal batera joatea, eserita egoten 6-7 ordu, etxekolanak eta azterketak egin. Oso aspergarria da eta ez du asko motibatzen, gainera sistema honek emaitza txarrak dituztenei bertan bera uzten zaie eta ondorioz, ikaskuntzak uzten dituzte. Hau izan da proiektu honen heburu nagusia, eskola-porrota murriztea. Eskola tradizionala bakarrik adimen mota bati garrantzia ematen dio , beste adimen mota guztiei ez , ikasle ugari daude liburuak ez zaiela gustatzen baina beste gauzetan oso onak direla adibidez: musikan, arteetan, gauzak eraikitzen, argazkigintzan... batzuk asko balio dute eta inor ez da konturatzen, ondorioz talentua hondatzen da eta ikasle hauek desmotibatzen dira, pentsatzen dute ezertarako balio dutela eta pertsona tristeak bihurtzen dira.
Hau guztia aldatu behar da eta horregatik ikas-komunitateen proiektua martxan jarri zen.
Eskola mota berri bat da, ez dute irakasleak bakarrik parte hartzen ikasleen ikaskuntza-prozesuan, familiak, inguruko jendea eta boluntarioak parte-hartzen dute ere, horrela denek ikasten dute zerbait eta eskolaren mugak gainditzen dira.
Ikas-komunitateen helburu nagusiak berdintasuna, solidaritatea, elkarrizketa, integrazioa eta bakoitzaren potentzialitatea lantzea dira. Teknologi berriak erabiltzen dituzte eta talde lana ugari egiten dituzte gaur egungo bizimodura ohitzeko.
Laburki hau da proiektua, oso polita eta aberasgarria dela pentsatzen dut, ondo pentsatuta dago eta ikasleentzako hezkuntza integrala bilatzen dute. Espero dut hau aurrera ateratzea eta etorkizunean zentro gehiago horrelako dinamika erabiltzea eta garrantzitsuena eskola porrota desagertzea, gizaki guztiak eskubidea izan behar dute formazioa edukitzeko.
Psikologiako klasean, " Berdinen arteko tratu txarrak-bullyng-a"-ren gaia eman genuenean, asko arduratu nintzen, ez nuen inoiz horretan pentsatu, baina oso gai zaila da eta ez dakit nola egingo dudan hori konpontzeko.
Arazoa da askotan irakasleak egoera hauetan ez dutela ezer egiten, pasatuko dela pentsatzen dute eta ez dira konturatzen arazo larri bat gertatzen ari dela, ikaslea oso gaizki pasatzen ari dela eta hori ondorio oso txarrak ekartzen duela bere etorkizunerako. Nire eskolan ematen ziren kasuak adibidez, irakasleak ez zuten ikusten edo ez zuten ikusi nahi baino egora hau jasaten zutenak urte asko pasa zuten eskolan inor ezer egin gabe. Bullynaren errua inguruko pertsona guztiak daukagu, akosadoreak egiten dutelako, noski, baina gainerako ikasleak ere ez dute ezer egiten gelditzeko eta gehienetan egiten diegu "hutsarena", integratzeko behar dela pentsatzen dugu, akosadorei beldurra diegu eta ez gara ausartzen errebelatzera...uste dut hori guztiei pasa zaigula, nahi dugu zerbait egin baina ez dugu egin ondorioetara beldur garelako.
Eta irakasleak? Zer egin dezakete? Zein da bere funtzioa? Nire ustez, irakasleak beti erne egon behar dira eta zenbait balore irakatsi behar die: solidaritatea, berdintasuna, errespetua... ikasleak jakin behar dute denak pertsonak direla eta errespetatu behar direla haien artean, inor ez dela hobeago edo gutxiago, denak balio handia daukatela.
Hau ez bada funtzionatzen eta akoso egoera ematen bada, biktima ez da irakaslearekin hitz egingo, normalena da hori egiten badu arazo gehiago izango ditu salatzailea izateagatik. Irakaslea iniziatiba izan behar du eta bi taldeekin hitz egin, jakin behar du nola sentitzen diren, zer egin nahi dute, aholkuak eman... ez bada horrekin konpontzen gurasoekin hitz egitea komenigarria iruditzen zait, badakit ikasleentzat ez dela oso atsegina baina garrantzitsua da, gurasoak hoberena nahi dute(gehienetan) bere haurrentzako eta jakin behar dute errealitatea, gainera etxeko egoera determinatzailea izan daiteke.
Hau da nire proposamena, ez da oso fidagarria, ez naiz inoiz egoera hauetan ikaslearen funtzioa bete, urte batzuk pasa direnean berriro idatziko dut, experientzia edukita.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Kaixo Haizea, sarrera hau pagina principalean egitekoa da. Lekuz aldatu mesedez. Ondo izan!
ResponderEliminarKaixo Lorea, barkatu denbora luzean ez naiz sartu blogan, pixkat aztuta neukan... orain bultzada emango diot, eskerrik asko iruzkinarengatik.
EliminarKaixo Haizea, ea astindu bat ematen diozu blogari eta batez ere paper-zorroari! zuek idaztea funtsezkoa da nik jarraipena egin ahal izateko. Irakurri besteen blogak eta animatu zure prozesua hemen kontatzera!
ResponderEliminar