miércoles, 25 de abril de 2012
Bisita berezia
Gaur Donostia Ospitaleko eskolan lan egiten duten bi emakume etorri dira gure unibertsitatera hitzaldi bat ematera, oso interesgarria izan da eta informazio asko eta oso ona eman digute.
Lehenengo azaldu digute egunero egiten duten lana. Egunero, ospitalean dauden haurrei eta haien gurasoei informatzen zaie hezkuntza prozesua ez galtzeko dagoen zerbitzuaz, hau optatiboa da eta nahi dutenean sartu daitezke klasean, baina derrigorrez medikuaren baimena behar dute.
Ospitaleko eskolan hainbat gauza egiten dituzte ikasleak: medikuari marraztu, etxeko lanak egin, ospitalea maila bakoitzeko prestatuta daukan txostena, idazlanak, jolasak, dantzak, abestiak...
Eskola mota honek, jakina, ez da eskola normal bat, oso desberdina da eta gaixo/ikasle bakoitzari moldatzen da. Ikasleak nahi badute bakarrik joaten dira, ordutegi bat dago baina egokitzen da, talde txikiak dira normalean eta adin desberdineko haurrak egoten dira elkarrekin lan egiten...
Ikasketak jarraitzeko aukera edukitzeak abantaik asko ematen die gaixoei, laguntzen die normalitasunera bueltatzera eta aldaketa guzti hoietetik deskonektatzera, gainera ondo pasatzen dute eta ikasten dute.
Ez da erraza ospitalean egotea, eta gutxiago haurrentzako, beldurra daukate, aldaketa askok denbora gutxian jasaten dute, ez dute ezer ulertzen...Gainera ikusten dute beraien inguruko helduek gaizki pasatzen dutela, aupergi txarra daukatela, kezkatuta daudela...denetatik ohartzen dira eta ondorioz tristeak egoten dira. Egoera oso zaila da haurraren inguru guztiarentzat eta hoberena da haurrari giro gris horretatik ateratzea eta bere egun txarrei kolorea jartzea.
Ospitaleko eskola egiten duen lana zoragarria iruditzen zait, oso gogorra izan behar dela han lan egiteko pentsatzen dut baina espero dut egun batean han lan egiteko aukera izatea, seguru nago oso experentzia ona izango dela eta gauza garrantzitsu pila bat ikasiko dudala.
Emakumeak esan duten bezala heriotzari ematen diogun garrantzia eskola horretan gutxitzen da eta konturatzen dira garrantzitsuena ez dugula ikusten daukagunean, eguneroko bizitzako gauzak gozatu behar dugu, ez dakigu noiz gaixotuko garen edo mundu honetatik beste batera joango garen horregatik bizi behar dugu egunero gure azken eguna izango balitz bezala, bizitza beste begiekin begiratu behar dugu.
Ez gara oroitzen baina sekulako sortea daukagu! Carpe diem!
Hemen jarriko dizuet esan duten linkak:
http://donospi.blogspot.com.es/search/label/Poesia
http://hospitalandia.blogspot.com.es/search/label/Poesia
http://www.oethgipuzkoa.org/
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario