Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak(materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?
Ikasteko behar dudan lehenengo baldintza presioa da, hau da, azterketak segituan ditudala ikusi behar dut. Oso alferra naiz, egia esan behar dut eta nahiz eta beti saiatu lan egiten egunero beti bukatzen dut kalean edo telebistan. Inbidia handia diet egunero eskemak, laburpenak, apunteak...egiten dutenei horrela askoz errazagoa da ikastea eta emaitza onak ateratzea baina nik ezin dut horrela ikasi.
Ikasten jartzen naizenean, hainbat bladintzak behar ditut ondo egoteko: isiltasuna, material guztia edukitzea(boligrafoak, arkatza, goma , erregela, kolorezko rotuladoreak, orriak...), hiztegia( ez dut oso ondo ulertzen euskera badakizue), ordenagailua zalantzak argitzeko, argi eta tenperatura egokia eta denbora.
Normalean egun osoak pasatzen ditut liburutegian, goizetik arratsaldera han sartuta egoten naiz, 10 ordu edo gehiago, oso nekatuta iristen naiz etxera baina merezi du. Gainera sozializatzen naiz beste ikasleekin atsedenalditan eta horrela apunteak lortzen ditut, abantail ugari ditu liburutegian ikastea!
Metodo hau erabili dut bizitza osoan eta ez zait gaizki atera baina estres handia eduki dut, egun batzuk 2-3 ordu lo egin dut eta oso nekatuta egoten nintzen egunean zehar, oso gaizki pasa dut baina alferra izatearen ondorioa da.
Nola izan da zure hezkuntza prozesua?
Txikitatik eskola txiki batean ikasi dut, beti ikasle berdinekin egon naiz klasean eta irakasle berdinekin ere bai. Ikastetxe hori nire bigarren etxea bezala izan da eta oroimen oso politak ditut.
Klaseak oso ondo antolatuta zeuden, ariketa desberdinak egiten genuen eta irtenaldi batzuk egiten genuen(hori asko gustatzen zitzaidan). Eskola honetan irakasleak beti zeuden arazoekin laguntzeko, irakasgaiekin edota beste gaiekin, oso hurbilak ziren eta pertsona bezela tratatzen ziguten. Baina eskola mota honek arazo bat du, urte askok igarotzen dugunez haietan iraganean egiten genuen gauzak ondorioak dauzkatela, hau da, nik beti oso " kotorra" izan naizelako beti irakasleak bronka botatzen zidaten eta egun askotan ez nintzen nik hitz egiten nuena baina beti niretzat sermoia.
Niretzat ikastetxe hauek hoberenak dira hezitzeko, laguntza asko eta indibiduala dute ikasle guztiak eta oso giro ona dago, familia bat bezala da.
16 urtekin batxillergoa egitera joan nintzen beste eskola batera, hau oso handia zen jende pila bat zegoen klase bakotzan (30-35 ikasle) eta sei klase zueden kurtso bakoitzean, horregatik aldaketa handia izan zen.
Egunak pasa ahala, oroitu nintzen eskola berria ez zela hain desberdina, irakasle guztiak oso laguntzaileak eta hurbilak ziren eta ikasleak ere.
Ikasturte honetan, unibertsitatea hasi dut eta esan behar dut oso urduri nengoela lehenengo egunetan eta aldaketa oso handia izan dela. Klasean jende pila bat gara eta gehiago kostatzen zait konzentratzea, gainera klase gehienak euskeraz dira eta hori ikaragarri kostatu zait. Denborarekin ohitzen ari naiz eta gustora nabil klasean, oso desberdina da baina ondo dago eta garrantzitsuena nire lenbiderako prestatzen ari naute, beraz, oso pozik joaten naiz unibertsitatera
No hay comentarios:
Publicar un comentario